Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan, ERRAIETATIK irratsaioan bi gai izan ditugu hizpide: alde batetik, Dorleta Mtz. de Aramaionari egindako elkarrizketa sakonaren bigarren zatia ekarri dugu gurera, emakumeak eta musikaren inguruan hausnartzeko; bestalde, Chicagoko greaser eta hillbillyen historia ezagutuko dugu.
Esan bezala, aurreko irratsaioan Dorleta Mtz. de Aramaionarekin Rosaren trilogia hizpide izan genuen, eta oraingoan, beste gai bati begira jarri gara: emakumeak eta musika. Izan ere, duela bi aste, Beldur Barik Topaketetan, honen inguruko tailer bat eman zuen: ‘No me la cuentes: medios, mujer y música’. Eta hau ez da Dorletak antolatzen duen lehen tailerra, ezta azkena ere. Adibidez, otsailean, ‘Ni musas ni groupies: Rock y Feminismo’ ikastaroan 13 eta 18 urte bitarteko emakumeekin lanketa berezia egingo du.
Azken aldian, polemika handia sortu du Gasteizko festibal garrantzitsuenetan emakumeek izandako presentzia eskasak, Azkena Rock Festival edo Gasteiz Calling kasu. Hala ere, arazoa askoz sakonagoa da, panorama musikal osoan birproduzitzen dena, eta herri mugimenduek antolatutako jaialdietan ere ematen dena. Eta arazoaren erroak zein etorkizunerako gakoak aztertu ditugu Dorletarekin.
Suminduen Matxinada: Chicagoko greaserrak eta hillbillyak
Irratsaioaren bigarren zatian zeharkatuko duen istorio honek Chicago du eszenatoki. Chicago zikina, hotza, gogorra, zitala. Bertan jaio eta hezi dira gaztea hauek, greaserrak eta hillbillyak, istoria honen protagonistak. Gogorrak dira. Arriskutsuak ere. Larruzko jakak, jeansak, tupeak. Langileak dira, migranteen seme-alabak, gazteak, zuriak, txiroak. Harro daude, langile izateaz, gazte izateaz, zuri izateaz.
Baina nazkatuta ere. Kapitalismoarekin, errepresioarekin, pobreziarekin nazkatuta daude. Argi dute: iraultzarako ordua da; antolatzeko ordua, alegia. Gazte hauek Young Patriots eta Rising Up Angry! sortuko dituzte.
TRACKLIST
01. M I C E – Buelteri Eusten
02. JOHNNY CASH – Man in Black
03. MAX FROST AND THE TROOPERS – Shape of Things To Come
04. GARLAND JEFFREYS – Wild in the Streets
05. HANK WILLIAMS III – Rebel Within