BERBAZ: Jorge Gimenez Bech, editorea

Garai baten, urte dexentetan, oso-oso estu bizi izan zen Jorge, Alberdaniak, enpresak, sistemak, “makinak” gehiago eta gehiago eskatu eta norberak eman eta eman bizi zen, bizitzeaz ahaztuegi, ziurrenez. “Norbera ere makinaren atal bilakatzen da, eta areago, denborarekin, makina itsu”.

Galdetu diogu orduan: “aizu, ba ote dago zuen ofizioan (besteetan ere, pare), liburugintza zoro maite eta norbera zoratu gabe bizitzerik? Modu orekatu batean gidatzea argitaletxe bat, norbera ito gabe?” Busquets-eko Beatriz de Moura etorri zaio gogora, orduan, argi, lana gogotik eta txukun, eta aldi berean orekan bizi denaren eredu.

Eta horren polita eta iradokitzailea izanik hitza, alberdaniaz galdetzen ahaztu gu, ai, ai, ai!

Bitartean ibillico dira, becatutic becatura amilduaz;

oraiñ pensamentu batean, gueroseago hitz loyak gozotoro aditzean:

oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan:

oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

edo dantza ondoan alberdanian

J.B. Agirre

Eta Irungo alardeari buruz galdetzeko ere asti barik, Kataluniatik etorritako familian jaio zenari, hain zaigu-eta haizean berbaldia iheska joan!

Berbaz, lagun bat, mundu bat: itaunak, erantzunak eta hurrengorako itaun gehiago. Hurrengo baten, beharbada.

Entzun!

Kantak:

Fas Fatum (Ruper Ordorika)

Nire izena, Gabrielen lekua (Rafa Rueda)

Erreferentziak:

Alberdania

Beatriz de Moura

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Ultzamaldearen berri, Esan Erran irratiaren eskutik

az. Abe 5 , 2018