SOINUGELA: Ian Dury, Phyllis Dillon, R.I.P., Cat Power, Otis Rush, Marty Balin #PedroEliasIgartua

Ian Dury zenaren kantu bat izan da gure gaurko urrezko abestia, Sex, Drugs, and Rock’n’roll. Dury Punk eta New Wave garaiko artista berezia izan zen. Rock baita mucis hall iturrietatik edaten zuen eta. Beste kantu batzuek ere, bere The Blockheads taldearekin egindakoak, entzun ditugu: Sweet Gene Vincent, Wake up and Make Love with Me, Reasons to be Cheerful, Hit Me with Your Rhythm Stick, eta Spasticus Autisticus.

Phyllis Dillon Jamaikako lehenengo soul erregina izan zen, rocksteady ereduko abeslaria. Duke Reid produktorearekin egin zituen hainbat kantu 1972an erretiroa hartu zuen arte. Entzun ditugun bere kantuak oraintsu berrargitaratu duten bilduma batetik aukeratu ditugu: Love the One You’re With, It’s Rocking Time aka Rocksteady, Woman of the Ghetto eta Close to You.

Katalunian Larga vida a RIP izenagaz liburu eta bertsio bilduma kaleratu berri dute Arrasateko talde ahaztezin honen omenez. Guk kantu batzuk ekarri ditugu entzuteko: No hay futuro (Arkada Social), Terrorismo policial (Dirty Brothers) eta Terrorismo policial (RIP), Crimen de estado (Des-Kontrol), Antipolitica (RIP) eta Lepoan hartu (The March). (Argazkia: Silencio Toxico).

Chan Marshall Cat Power da eta artista handi honek berriro ekarri digu lan maisu bat, Wanderer izenekoa. Lau kantu aukeratu ditugu bertatik: Wanderer, Woman, Black eta Robin Hood.

Chicagoko Otis Rush gitarra jole maisua hil berri da. 1934an jaio zen eta 18 urte zituelarik entzun dugun I Can’t Quit You Baby grabatu zuen Cobra zigilurako. 1969an Atlantic Recordsentzat grabatu zuen Baby I Love You ere entzun dugu. Azken hau Muslce Shoals estudioan erregistratu zuen eta Duane Allmanek ere parte hartu zuen bertan.

Jefferson Airplane eta Jefferson Starship taldeetako kantu egile eta kantaria izan zen Marty Balin irailaren 27an hil zen Floridan, 76 urte zituela. Entzun ditugun Balin-en kantuak: Volunteers, Today eta Plastic Fantastik Love.

https://www.youtube.com/watch?v=OzHBr0ndKus

Hurrengo podcasta

POTTO: Bigarren finalaurrekoan, Nerea garaile

az. Aza 28 , 2018