Podcast: Play in new window | Download
100 musikarik zuzenean Niko Etxart-en Euskal Rock and roll kantua eskeiniko dute larunbat hontan Lauga gelan Esker 1000 egitasmoaren baitan. Euskal Irratiak eta Musikaren Bulegoak bultzaturik euskal rockaren omenez 100 musikari bilduko dituzte asteburu honetan Niko Etxart-en inguruan. Ondoren Esne Beltza taldeko Xabi Solano, Gatibu taldeko Alex Sardui, Akelarre taldean aritutako Watson eta Lopetegi, Urtz taldeko Xabi Camarero, Lauroba taldeko Iker Lauroba eta Goazen telesaileko Iholdi Beristain izanen dira bakoitzak kantu sorta bat eskeintzen. Battitte Crouspeyre kideak TTitto Betbeder elkarrizketatu du. Eta horixe ekarri dugu gaurko irratien tartera.