ERRAIETATIK vol. 46 | ¡Ni una más!

Aste honetan, Beñat Fontaneda zinegile gasteiztarra izan dugu ERRAIETATIK irratsaioaren lehen zatian. Pasa den asteburuan, hiru egunez luzatu den rodajean burubelarri ibili da Beñat, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko thrillerra izango den laburmetraia filmatzen: ‘Ni una más’ da film labur honen izenburua, pelikularen muina argi utziz.

Gainera, film labur hau ‘La Sirena’ luzemetraiaren aurrerapen bat baino ez da, Fontanedaren hitzetan, hiru edo lau urte barru errealitate bat izango den proiektua.

Azken lan hau bere karrerako inflexio-puntu bat bada ere, Beñat Fontaneda aspaldiko ezaguna da gure hiriko ikusentzunezkoen munduan. Besteak beste, ‘El Círculo de la Violencia’ (2007), ‘Lucía’ (2009), ‘Corten’ (2009) edo ‘¡Qué Corto!’ (2010) film laburrak egin ditu. Dokumentalen sorkuntzan ere aritua da Beñat, tartean, ‘Garden 1999-2001’ -bere taldea izandakoaren inguruan-, ‘Euskal Herriko Nonbait’ (2013) edota ‘Gora Gasteiz’ (2016).

Hortaz, lan honen inguruan, bere ibilbideaz, etorkizunaz eta euskal zinemagintzaren panoramari buruz hitz egin dugu berarekin.

Irratsaioaren azken zatian, feminismoa ardatz, Pikara Magazineko Andrea Momoitio eta ‘O No Será / Edo ez da izango’-ko -feminismoen inguruko Hala Bediko irratsaioa- Amaia Villanuevaren arteko solasaldia ekarri dugu gurera, pasa den astean, Pikara Magazineren 6. urtekariaren aurkezpenaren harira, Hala Bideoko lagunek argitaratutakoa: ‘Halabeditarrak | Pikara Magazine y O No Será, tejiendo redes feministas en el espacio comunicativo’. Bertan, hedabideak, komunikazioa, feminismoa, aliantzak, elkarlana eta bestelako gaian izan zituzten mintzagai.

Hurrengo podcasta

GORA ETA BEHERA (250) - AZKENA !?!? [lehen zatia]

ar. Aza 20 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan