Podcast: Play in new window | Download
1966an Pink Floyd blues talde bat besterik ez zen (Pnk Anderson eta Eddie Floyd bluesman beltzengandik hartu zuten izena), baina Syd Barrett-ek bazituen beste ideia batzuk, eta 1967an hasi ziren psikodelia esparruan, UFO aretoan. Joe Boyd-ek ekoitzi zien Arnold Layne kantua, eta hori izan da gure gaurko urrezko kantua. Bide batez, Syd Barrettek, besteek taldetik egotzi baino arinago konposatu zituen beste bi abesti entzun ditugu: Interstellar Overdrive (1967) eta See Emily Play (1967).
Uniform Distortion bakarlari moduan Jim James-en 3. bilduma da. My Morning Jacket bere taldea izoztuta dagoela profitatuz. Oso lan kementsua egin du Jamesek, eta guk disko horretatik lau abesti aukeratu ditugu: Just a Fool, Throwback, Yes to Every Mind eta All in Your Head.
Aneguria edota LA Kieta, Bilboko Ane San Miguel da eta 17 urte zituenetik (duela 17 urte) rap munduan dabil. Percebe, dana edo ezebez diskoa aurkeztu berritik guk hiru kantu aukeratu ditugu: Aski da, Hostias como panes eta Non zaude.
Shemekia Copeland-en America’s Child grabazio berria izan dugu ondoren aztergai. Ahots indartsua bezain garbia du Shemekiak, hau bere 9. bilduma da eta bost kantu aukeratu ditugu bertatik: Ain’t Got Time For Hate, Great Rain, Promised Myself, I’m Not Like Everybody Else eta Smoked Ham and Peaches.
Tanya eta Michael Trotter emazte-senarrak The War and Treaty izenpean grabatzen dute. Aurten, Buddy Miller-ekin Healing Tide abesti sorta grabatu dute, soul sakonaren esparruko abestiz betetakoa. Guk lau kantu aukeratu ditugu lan berri honetatik: Love Like There’s No Tomorrow, Here Is Where the Loving Is At (Emmylou Harris-ekin), Healing Tide eta One and the Same.