BERBAZ: Peru Calabaza Sabán, pauso bat atzetik, lagun

25Hirian gabiltzala, toki baterantza, ibili, eta semaforoa gorri, jira alde batera eta segi ibiltzen, helburutik urruntzen, eta hurrengo guruzbidean, etena topaz gero, beste alde batera egin, eta bidean topatzen duzun objektu deigarri horri erreparatu, landara eder horretara hurbildu, usaindu, eta paretik pasako den lehengoari galdetu, zein da landare hau?

Horrela ere joan gaitezke bizitzan aurrera, era jolasti horretan, jolasak berarekin daukalako ikasteko eta hazteko aukera. Nork bere buruari inposatu ohi diogunari uko egitea eta askeago bizitzeko ariketa baita jolasa. Zerbait poetikoa, politikoa, iraultzailea. Hori ere ikasi dugu Perurengandik gaur, jolasaren eta askatasunaren aldeko jarrera etengabea aldarrika atera gara estudiotik, hein bat hazita.

KUID/epizentroak aldatuz ekimenean dabil azken urte parean, urtetako ibilbide sortzailean berak asmatutako eta bizi izandako hainbat proposamenen aterkipean (Umeen kontseiluak-Tonucci-; Non Stop jolasa; xamurdromoa; agur erritu bereziak; euskara maitasunetik;… ). Entzun, eta pentsa zertan egin dezakezuen bat. Holakorik balego, bidaia emankorra iragartzen dizugu, zu zeu agertzeko, izateko eta hazteko aukera utziko dizun bidelagun trebea izango zaizunez Peru, pauso bat atzetik.

Kantak:
Precious jewel (Path metheny & Charlie Haden)
Basamortuan (Mushkum)
Erreferentziak:
KUID: epizentroak aldatuz
epizentroakaldatuz@gmail.com

Hurrengo podcasta

Terranobako Salau: oporrak 13

ol. Urr 26 , 2018