Podcast: Play in new window | Download
ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin bezala, izaki berriari emango diote bizia; piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan. Taula gainean Aiora Sedano, Miriam K. Martxante eta Estibaliz Villa arituko dira.
Xake produkzioak “Lur” antzezlana taularatu berri du. Ane da istorioaren protagonista, bere alua maite duen mutikoa. Tolosako Topic aretoan estreinatu zuten eta udazkenarekin batera Euskal Herriko agertoki ezberdinetan ikusteko aukera izango da.