Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kantua Ingalaterratik dator. Portsmouth-eko Joe Jackson-ek orain 40 urte grabatutako Is She Really Going Out With Him izan da. New Wave izarretan dizdiratsuenetakoa izan da Jackson azken lau hamarkadotan. Post punk, reggae, jazz eta latin eraginak nabarmenak izan dira bere lanean. Bide batez, Jacksonen beste bi abesti entzunditugu: It’s different for Girls (1997) eta Steppin’ out (1982).
Candi Staton soul eta gospel abeslariak 78 urte ditu baina aurten disko berria egin du. Entzun ditugun kantuak berak idatzitakoak dira: It Ain’t Over (funk kutsukoa) eta Revolution of Change (gizarte manifestua), baita bertsio parea ere: People Have the Power (Patti Smith) eta (What’s So Funny ‘Bout) Peace, Love, and Understanding (Nick Lowerena).
Jamaikako U-Roy toasterrak Talking Roots disko berria dakar Mad Professor-en Ariwa disko etxeak kaleratua. Bertatik abesti batzuk entzun ditugu: Repatriation, Trump-ek etorkinekin egin nahi duenari buruz. The Tide Is High Jamaikako himno zaharra dugu. Azkenik, Mother of Civilization entzun dugu.
Bob Dylanek More Blood, More Tracks, 6 CDko bootleg bilduma kaleratuko du azaroan. Bitartean, The Copyright Collections plazaratu du. Zuzeneko grabazioak dira, aurretik kaleratuak. Ballad of a Thin Man entzun dugu, 66an Eskozian The Band-ekin grabatutakoa entzun dugu. Dylanekin lotutako beste CD berri bat A Tree With Roots izan da. Bertan, Fairport Convention-ek egindako Dylanen 17 bertsio daude, 1967-77 bitartekoak. Pare bat entzun ditugu: Dear Landlord eta Million Dollar Bash.
1968an Martin Luther King hil zuten Memphis-en. Hain zuzen ere, Tenneseeko hiri nagusia, segregazio sakona zuen hiria izanik ere, artista askoren bultzada tokia ere izan zen, Aretha Franklin, Elvis Presley, Johnny Cash, Al Green eta Isaac Hayes kasu, eta 1968rako, beltzen autoafirmazio eta boteretze indarra bihurtu zen soul musikaren hiriburua bihurtuta zegoen, Stax disko etxeari lotutako ekoizpenei esker, Memphis 68: The Tragedy of Southern Soul liburuan kontatzen denez. Ekoizpen horien bilduma bat osatu dute aurten kaleratutako Stax ’68 A Memphis Story diskoan. Urte hartan Memphisen grabatutako lau kantu berezi entzun ditugu guk: Bring Your Love Back To Me (Linda Lyndell), What A Man (Linda Lyndell), Who’s Making Love (Johnny Taylor) eta Jody’s Got Your Girl And Gone (Johnny Taylor).
Ray Davies pasa den urtean itzuli zen, kantu berriak zekartzan Americana diskoarekin. Aurten, Americana Act II plazaratu du, berriro ere The Jayhawks taldeko musikariekin. Entzun ditugun kantuak: Oklahoma USA, The Take eta The Invaders.