POTTO: Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko fasea

Oporretatik bueltan, abian da POTTO saioaren ikasturte berria. Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko faseari heldu diote bertsolariek eta POTTO saioan ere lanean hasi gara. Hutsune handiarekin hasi ere; gure Josu Zabala maisu handiaren ordez Ibon Burgoa arituko zaigu soinu-teknikari lanetan (baina, zorionez, Josuren bisitarik ere izango dugu ikasturte honetan, bere jakinduriaz saioa hornitzera etorriko zaigu).
Lehen saio honetan, Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko fasearen aurreneko bi kanporaketak aztertu ditugu; Gernika-Lumo eta Santurtzi dira, beraz, gaurko geltokiak.
On egin eta biba el verso!

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA : Goxoki gaztetxearen 30 urteak + Tteleren etxaldea bisitatu

al. Urr 22 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan