BERBAZ: Mari Karmen Elorriaga; ekinean beti, askeago orain

Baikor aurkeztu du bere burua. Bizitzan oro har, euskararen geroari dagokionean ere bai.

Barmeotarra, 18 urte zenean Bilbora etorri magisteritza ikasten eta bertan agertu zitzaion giro sozio-politiko-afektiboan erroak bota zituen.

Sasoi hartako Bermeon heroinak ze gogor jo zuen etorri zaigu berbagaira, eta haietan denboretan agertu ei zana: herri hartan bereziki onak, kalamitatearen aurrean alkar laguntzen. Zorionaldietan hala bagina ere bai!

Ordutik Bilbon bizi izan da, eta Bermeori lotua beti. “Kanta kanta, lorue!” ekimenean ikusiko duzu azken aurreko barikuan hilero, kantu zahar bermeotar batzuk eta euskarazko kanta ugari ahotan, koadrila alegeran.

5O etik gorakoak, batez ere. Gazteagoek noiz edo noiz ku-kua egiten dabe, bai, baina euren ekinak sortzea dagokie eta haien begiradatik astintzea herria. Azken urteotan txosna batzordean alkartzen dira ugari: Ondarrurako bidaiak, “Miñen puntiegaz” kanta-eta bertan egosi dira.

Irakaskuntzan eta hizkuntza normalizazioan urteak eman eta gero jubilatu berri da Mari Karmen eta hilabete pare bat hartuko ditu lasai egoera barrira egokitzen. Eta orduan, bere aldi osoan legez jarraituko ei du ekintzaile. Aurrerantzean, baina, bere gogozkoetan besterik ez, askeago!

Kantak:

Ama Euskal Herria (Anje Duhalde eta Aire ahizpak)
Laurogeiko hamarkada (Txuma Murugarren)
Miñen puntiegaz (Bermeoko hainbat musikari)

Hurrengo podcasta

Arima Beltza : ARIMA BELTZA 17 : Nobedadeak, Proposamenak , Sampletik Abestira.

al. Urr 15 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan