Podcast: Play in new window | Download
Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurko Irratien tartean. Gastibeltzak ekoiztetxeko Kati Pochelurekin izan dira Antxeta irratiko lagunak, Zinemaldira eramandako filmen inguruan aritzeko. Aipatu dutenez, gainera, Joseba Sarrionandiaren unibertsoan oinarrituriko « Gure Oroitzapenak » filma Ipar euskal Herriko 8 zinema geletan ematen hasi ziren astelehenetik goiti; Donibane Garazin hasi ziren, asteartean Hendaian, gero Donapaleun, gaur Baionan emanen dute ,bihar Maulen, igandean Kanbon, astelehenean Urruñan eta asteazkenean Donibane Lohitzunen. Eta proiekzoien ondotik aurkezpen gaualdiak ere antolatu dira.