SOINUGELA: P. P. Arnold, Markos Untzeta, Maria Muldaur, Buddy Miller, “Outlaws” kantariak

Aritmetika arazoak aukeratu dugu gaurko urrezko kantutzat. Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek idatzitakoa, Tapiaren laukoteak Azkaraten zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu.

Paul Brady irlandarra izan dugu jarraian gonbidatu. 2001ean Dublinen zuzenean grabatutako I Want You to Want Me.kanta handia entzun dugu, baita Van Morrisonekin batera egindako Irish Heartbeat ere.

Jamaikatik ere igaro gara eta bertan bi kantu dastatu ditugu: alde batetik, John Holt-ek Kris Kristoffersonen Help Me Make it Through the Night kantuarena eta, bestetik, The Melodians-en Rivers of Babylon.

Nashvilleko outlaws izenekoen kantu batzuk entzun ditugu: My Heroes Have Always Been Cowboys (Waylon Jennings), Suspicious Minds (Waylon Jennings eta Jessi Colter), T for Texas (Tompall Glaser) eta Me and Paul (Willie Nelson).

Pat Arnold (P.P. Arnold goitizenekoa) 1964an Los Angelesen hasi zen kantatzen Tina Turnerrekin. Bi urte geroago, neska hau Ike eta Tina Turnerren bandarekin Ingalaterrara joan zen kontzertu batzuk egitera eta bertan geratu zen. The Rolling Stones-ekoen lagun egin zen eta beraiek gomendatu zioten Immediate disketxearekin grabatzeko.Entzun ditugu haren kantu batzuk: Everything is Gonna be Allright, The First Cut Is The Deepest, Angel of The Morning eta God Only Knows.

Markos Untzeta singer-songwriter eibartarrak bosgarren bilduma dakar besapean. Eguzki gorri bat grabatzeko Esku Hutsik taldea sortu du Untzetak. Bertatik kantu batzuk entzun ditugu: Oi denbora!, Eguzki gorri bat, Buhame erregina, Haurtzaroaren hondartzak eta Bada zerbait nahi dizudana esan.

Maria Muldaur New Yorkeko kantariak 2006an Dylan-en amodiozko 12 abesti erregistratu zituen eta guk gaur hauek entzun ditugu: On a Night Like This, I’ll Be Your Baby Tonight eta You Ain’t Going Nowhere.

Steve Earlek zioen Buddy Miller bizirik dagoen country abeslaririk onena dela. Gitarra jole, ekoizle eta kantu egile paregabea da Miller. 1995-2002 bitartean Hightone diskoetxerako grabatu zuen, batzuetan Judie Miller bere bikotekidearekin. Garai hartatik kantu batzuk ekarri ditugu Soinugelara: That’s How I Got to Memphis, That’s How Strong My Love Is, Does My Ring Burn Your Finger, Little Darling eta When It Comes to You.

https://www.youtube.com/watch?v=oo__EIXzAco

 

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Zaloa Ipiña, arte plastikoa, hizkuntza gutxituen sendagarri

al. Uzt 16 , 2018