BERBAZ: Jorja Garralda, Catalunyatik eta Euskal Herrira, senez

Seny esaten dabe katalanez. Guk sena. Jorja hamalau urtez hasi zen euskara ikasten Bartzelonan bizi zela eta hamabost urterekin lehenengoz Euskal Herrira etorri 1970ean, euskara praktikatzen, hain gogoz harrapatu zuen kontuak! Eta hamazazpi urterekin, lagunak eta maitasuna tarteko, bertara mudatu zen.

Pasadizo ugari bizi izandakoa Jorja, elkarrizketak ere toki askotara mugitu gaitu. 70 hamarkada hartantxe bazuen agur egin berri duen ETAk herriko hatsa oparo. Jorjak berak ere hurbiletik bizi izan zituen, kontatu digu, Imanol, Yoyes, Txelis,…

Donostian hamar egun-Otxandion bost bizi dan irratikideak (Bilbo Hiria Irratiko Mica a Mica saioa literaturaz laztantzen du berak), Catalunyan irakasle lana hartuta (eta a zer istorio polita hori ere!) 1984-2009 artean Bartzelonan bueltan bizi eta gero, askatu ahal izan duenerako, itzuli eta berrerrotu egin da gusturago sentizen den jendartean.

Elaberria ekarri digu opari, berak idatzia (Camins d’identitat; Jorja Cirera).

Solasaldiaren ardatz izan zuen Kaxilda airean geratu zaigu. Hurrengo baten baietz!

Kantak: Ikimilikililklik (Mikel Laboa)

Erreferentziak:

Mica a Mica

 

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Tomiris antzezlanean indarkeria matxista ardatz

og. Eka 28 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan