Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kanta Bob Dylanen “ Farewell Angelina” izan da. Saioaren abiapuntua izan da, ondoren Eskorbuto taldearekin bukatu dugu. Dylanen ostean, Joan Baez entzun dugu, kantu hori Andaluciako Los Payos taldeak egin zuen gaztelaniaz; “Adios Angelina” deiturikoa. Ondoren Eskorbutok punk estilora eraman zuen, “Adios reina mia” izenarekin.
Azken hamar hilabeteotan Van Morrisonek hiru lan berri grabatu ditu. Azkenengo Ameriketako Joey de Francescok tronpeta eta baita hammond organoarekin. Morrisonen 39. Lana jazz club eremuko grabazioa dugu. Lan honetan jazz eta blues kantu estandarrak daude baita Morrisonen kantutegitik aukeratuak ere. Guk honako hauek entzun ditugu:
Morrisonen konposaketak:
-All saints day
– The way young lovers do
– Gold fish bowl
-Magic Time
– Cetic Swing
Beste sortzaile batzuk konposatuta:
-Stick and Stones
-Every day I have the blues
-The things I used to do
Derek Trucks kantugile eta gitarra-jole amerikarra dugu. Bere taldea du baina Allman Brothers Band bandako taldekidea ere bai. 39 urte ditu eta 12 urte zituenetik musikari profesionala da eta Buddy Guy eta Allmansekin jo zuen.
2002an grabatutako “ Joyful noise” ekarri dugu eta bertatik honako kantuak aukeratu ditugu.
-Makia Madni ( Nusrat Fateh Ali Khanekin)
– Kam ma lay ( Ruben Bladesekin)
– Home in your herat ( Salomon Burkekin)
Aurreko urtean Chris Smither Bilbon jo zuen lehen aldiz. Chris Smitherek lau hamarkada darama musika egiten eta blues jotzaile ederra da. Texasen sortu zen baina gaur egun Orleans Berrian bizi da. Lan berri bat kaleratu du eta plazer handiz kantu batzuk ekarri ditugu gure soinugelara.
-The Blame’s on me
-Maybellene
– Down to the sound
– Sitting on top of the world