Igande honetan Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen jarraipen berezia egingo dugu Arrosa Sareko irratiek. Gasteizko Katedral berritik Zebrabidea saio berezia emanen dugu, herriz herri, giza katearen giroa kontatzeko eta herritar zein eragileen iritziak biltzeko.
Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina. Baina igande honetan ere Zebrabidea egingo da, berezia, Gure Esku Dago ko giza-katearen jarraipena egiteko. Goizeko 10:30tan hasiko da Maialen Kortabarria, Jon Aranburuk eta Maite Bidartek gidatutako saioa .
Donostia eta Gasteiz elkartuko dituen kateren giroaren berri emango dugu berriemaile lanetan arituko diren Arrosa sareko irrati libreei esker. Hitz egingo dugu Angel Oiarbide GEDko bozeramailearekin, giza kate historiko honi hasiera eta bukaera emanen dioten bi lagunekin, Paulo Muñoa izanen da lehendabizikoa Donostian, eta Aiora Arrizubieta Gasteizen, azkena. GEDen azken ekimen honi doinua jarri dioten Ane Guria eta La Basu rap abeslariekin ere solastuko dugu. Eta noski, herritarren iritziak bilduko ditugu eta elkarrizketatuko ditugu ere Altsasuko Gurasoak, pentsionistak, feministak edota elkartasuna erakusteko Euskal Herrira etorriko dire kataluinako herritarrak.
Arrosa sareko irratiek egingo dugun saio berezian Gasteizko Legebiltzarrean egingo den irakurketa zuzenean jarraitzeko aukera izanen da, 12:15tatik aurrera. Saioan parte hartzeko modu asko izanen dira, sare sozialen bidez zein watxap mezuen bidez har dezakezu parte, +34 640 63 68 92 telefonora idatziz.
Saioa jarraitzeko arrosa sareko irratien bidez egin dezakue, arrosasarea.eus webgunean aurkituko dituzue frekuentzia guztik. Frekuntziez gain online entzuteko aukera ere izango duzue.