Podcast: Play in new window | Download
Erabakiaren auzia eztabaidaren erdian jarri asmoz, Gure Esku Dagok giza armarria antolatu du Iruñean maiatzaren 19an, bihar bertan, giza kate txikien bitartez Nafarroaren armarria irudikatuz. Ekimen honen bitartez, ekainaren 10eko giza kateari begira parte hartzea sustatu eta nafarren erabakitzeko borondatea agerian utzi nahi dute. Nafarroako Gure Esku Dagoko Aitor Urrutia Aranbururekin izan gara.