Podcast: Play in new window | Download
Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean, Hala Bediko Jon Altzaren eskutik. Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldeak aurkeztutako sexu orientazio eta genero identitateekiko gorroto delituen lehen txostenaren inguruan aritu gara lehenik eta behin. Gure Esku Dagok Gasteizen eginiko spota eta Klik Egunaren berri ere eman digu. Amaitzeko, ostiralean ospatuko den Galabedi jaialdiaz ere hitz egin digu Jonek, besteak beste.