“Nik sinisten dizut”, mugimendu feministaren balorazioa

Atzo jakin genuen 2016ko San Ferminetan izandako talde bortxaketaren auziko epaia, eta izugarrizko haserrea eragin zuen Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere. Milaka emakumek kaleak hartu zituzten epaia jakin ondoren, eta mobilizazio gehiago daude aurreikusita. Apirilaren 28an, manifestazioa deitu dute Iruñean. Gasteizko Mugimendu Feministako kide den Aitziber Romero izan da Zebrabidean, epaiaren balorazio eta irakurketa egiteko. Sistema judizialari kritika gogorra egin, eta autodefentsarako deia luzatu du.

Hurrengo podcasta

SORMENAREN TARTEA | Man Ray

ol. Api 27 , 2018