IRRATIEN TARTEA | Gasteizen berri, Hala Bedi irratiaren eskutik

Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. Hala Bedi irratiko Jon Altzarekin izan gara eta ondorengo gai hauek ekarri dizkigu: Hala bediko kazetari bati ezarritako Mozal Legea, Gasteizko Gaztetxearen 30. urtemuga eta honen baitan antolatutako ekimenak, eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko gaur bertan burutuko diren ekimenak. Azkenik, “Sahara-Gasteiz” elkarteko presidente den Mohamed Salahren itzuleraren berri ere eman digu, izan ere, lau hilabete pasa ditu Argelian ezin itzuli.

 

Hurrengo podcasta

TERTULIA | Euskarazko hedabideak. Zein garrantzi dute?

og. Api 19 , 2018