Podcast: Play in new window | Download
Ipar Euskal Herrira jo dugu Irratien tartean, Gure Irratia izan baita Zebrabidean. Ihintza Arrietak azken egunotako hainbat kontu hurbildu dizkigu: bihar Pauen burutuko den adin txikiko bi migranteren epaiketa, gaur arratsaldean inmigrazioaz izango den eztabaida, eta apirilaren 20 eta 21ean burutuko den Foroaz aritu gara lehenik eta behin. Baionako merkatal industria ganberak Alemaniako enpresa bati bi garabi erosi dizkiola ere azaldu digu, ondoren. Azkenik, agenda hitzordu batzuk ere izan ditugu mintzagai.