Podcast: Play in new window | Download
“Eskola Bidea” proiektuaren berri eman digu Urtxintxa eskolako Idoia Ramirez de Okarizek. Haurrak eskolara oinez eta bakarrik joatean datzan proiektu honek, haurren autonomia eta parte hartzea lantzea du helburu, besteak beste. Hezkuntza komunitate guztiak parte hartzen du proiektu honetan, eta haurrez gain, gurasoen beldurrak ere lantzen dira.