Podcast: Play in new window | Download
Soinugelan izan dugun urrezko grabaziorik zaharrena gaurkoa izan da. Texaseko Blind Lemon Jeffersonek 1927an grabatu zuen Hot Dogs bere gitarra eta oinaren perkusioaz. Kantaren bukaeran berak dio B aldean zegoen kantua Weary Dog Blues ere entzun behar dela eta guk, bere esanetara, hori egin dugu.
Reggae pittin bat ere entzun dugu. Kingstoneko Joe Gibbs estudioan 1978an Ijahman-ek grabatutako Jah Heavy Load. Gero, Birminghametik pasatu gara, UB-40ren Rat in My Kitchen eta Watchdogs ere entzun ditugu, biak 1986ko Rat in the Kitchen albumean argitaratutakoak.
Boubacar Traoré Maliko bluesmanik ospetsuenetarikoa dugu. Gizon honek, 76 urtekoa izanik ere, berriro argitaratu zuen lan zinez borobila 2017an. Frantziako Vincent Bucker harmonika joleagaz eta AEBetako blueslariekin egin du bere azken lana, Dounia Tabolo. Guk kantu batzuk aukeratu ditugu lan horretatik: Dounia Tabolo, Ben De Kadi eta Dis lui que je l’aime comme mon pays.
The Ramones laukoteak 60ko hamarkadako rock eta pop-arekin harreman estua izan zuen. 1993an Acid Eaters izeneko LPa kaleratu zuten bertsioekin bakarrik. Bertatik entzun ditugunak: Substitute (The Who), Out of Time (Stones), Somebody ton love (Jefferson Airplane), My Back Pages (Dylan), Have You Ever Seen the Rain (Creedence) eta Surfin’ Safari (The Beach Boys).
2017an BideHuts-en 10. urteurrena izan dugu eta zigilu berezi honetan dauden partaideek hainbeste kantu egin dizkiete, batzuek besteei. Guk gaur hauek entzun ditugu: Udaberriko eguzki (Anari – Joseba Irazoki), Eskuen lur azpia (Mursego – Sacco), Ametsen eraiste neurtua (Audience – Anari), Criminal Tango Festa (Inoren ero ni – Audience), Oroimenik gabeko filma (Jupiter Jon – Lisabö).
Revolution Blues Mojo aldizkariak kaleratu duen bilduma dugu. Bertatik pare bat kantu entzun ditugu: Billy Bragg-en The World Turned Upside Down eta Curtis Mayfield-en Hard Times.