BERBAZ: Josune Muñoz, erromintxeleraz

“Tío Manolo” patriarka haserre zen Euskal Herrian ijitoengan zabaldutako aurre-iritziak zirela eta. Hurbil zuen Josunek (haren iloba) eta horrek eta bestek mugitu zuten bertako ijitoek mendetan zehar garatu zuten hizkera, erromintxela, aztertzera. 1995 bueltan Bilbo aldean ziren azken hiztunekin ikerlan polita burutu zuten. Amaitu eta argitaratu gabe geratu bazen ere.

Indian jatorria, mendetan jazarriak eta munduan barreiatutako herria eta kultura da ijitoena. Batzuk Europan zehar, Bohemia aldetik etorriak (hortik buhamiak), beste batzuk Egiptotik eta Afrikan barna (Gipsy, ijito, horregatik) Euskal Herrian mende askotan bizi izan dira, eta euskararen egituretak eta euren hizkuntzatik lexikoa txertatuz, erromintxela garatu eta erabili izan dute aspaldian.Ba ote gaur egun hiztun talderik, inon?

Ijitoen kulturak jakinmina pizten zuri ere? Ijito euskaldunengana jo beharko, ba, barriketarako!

Kantak:

Kaldereroen kanta

Loretxoa (Sonakay)

Erreferentziak:

El pueblo gitano en Euskal Herria (David Martín)

Erromintxela, euskal ijitoen hizkera (Argia, 2003)

Hurrengo podcasta

Sokaren Itzala #19: CIAren 'MK Ultra' programa

ol. Mar 9 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan