BERBAZ: Eneko Alvarez Orrantia: Louise Michel liburu-dendan, bizitza ospatzen

Harri biziak aurkituko ditugu Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27, Bilbaon). Feminista eta kritikoa da, iraultzaile ia, San Frantzisko eta Alondegiaren artean 2016ko apirilean (krabelinen iraultzaren karietara) ireki zuten espazioa. Gune zabala, gaur egun “Al borde films”-eko zinema ekoizleekin partekatua.

Liburuak ere solasgai izan ditugu, jakina: El club de los mentirosos (Mary Karr); Los trazos de la canción (Bruce Chatwin); Los detectives salvajes (Roberto Bolaño); El corazón es un cazador solitario (Carson McCullers); Chicas felizmente casadas (Edna O’Brien), Gure gauzak, S.A. (Ur Apalategi Idirin),…

Feminismoa, gizarte gaiak, ekologia, filosofia, anarkismoa,… horiek guztiek dute toki 7 kaleetatik harago nahita joandako Louise Michelenean. Pentsazaleentzako arnasgune bat Bilbo erdialdean, liburuez gain, elkarteen batzarrak, erakusketak, jailaditxoak, aurkezpenak, antzezpenak, musikak eta performance-ak aterpetzen dituzte Cristinak, Enekok eta lagunek, izpiritu alai batez: “bizitza bera ospakizuna da!”.

Gehiago jakin nahi? Idatziezu, bada, mezutxo bat hona: louisemichelliburuak@gmail.com!

Kantak:
Man out of time (Mano Negra)
Blizzard (Fauve)

Erreferentziak:
http://www.louisemichelliburuak.net
https://eu.wikipedia.org/wiki/Louise_Michel

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 327 - emeki emeki

al. Mar 5 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan