Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kantua Kaliforniako Cracker taldearen eskutik datorkigu. Hickman eta Loweryren taldea 1992an sortu zen. Izen bereko euren lehenengo grabazioan Teen Angst (What the World Needs Now) kanta handia zegoen. Bide batez, Don’t Fuck Me Up (With Peace and Love) eta This Is Cracker Soul ere entzun ditugu.
Donostiako Ze Esatek! taldeak bosgarren lana kaleratu zuen udazkenean, bere zortzigarren urtean. Rock melodikoaren jabeak dira, Ibilita ikasten da erortzen du izena taldearen disko berriak, eta bertatik hiru kanta dastatu ditugu: Egunsentia heldu baino lehen, ahotsetan Alex Sarduiren laguntza izan duena; Sustrai Colinak idatzitako Ekaitzetan eutsiz eta, azkenik, Rude Girl, ska esparruko kantua, Libe Liv Wallace-ren laguntzarekin eta gehienbat ingelesez abestua.
American Epic dokumentaletan omenduak izan ziren Mendebaldeko Virginiako kantariak, The Williamson Brothers eta Dick Justice. 1927an grabatu zuten anaiek eta, bir urte beranduago, Justicek. Guk bina kanta entzun dugu: Cumberland Gap, Gonna Die With My Hammer In My Hand, Cocaine Rag eta Henry Lee / One Cold December Day.
British Psychedelia-ren bilduma bat plazaratu du Mojo aldizkariak. Hiru kantu aukeratu ditugu CD honetatik: Rupert’s People-ren I Can Show You, Episode Six-en Mr. Universe eta The Pretty Things-en She Says Good Morning.
1969-1972 garaian The Flying Burrito Brothers, Gram Parsons eta Chris Hillman-en taldeak country-rock eremua aberastu zuen hiru maisulanekin. Parsonsek zioen eurak hegoaldeko soul taldea ziren country eta gospel kutsuko musika egiten zutela pedal-steel gitarrarekin. Gaur kantu batzuk entzun ditugu talde handi honi gorazarrez. Devil in Disguise, Dark End of The Street, Hot Burrito #2, The Train Song, Wild Horses, High Fashion Queen, If You Gotta Go, Six Days on The Road, White Line Fever eta Tried So Hard.
https://www.youtube.com/watch?v=sMWCxt8ABNg