ANTXOEN BERTSOA (72) – Amalurretik bertsoak: Elkartasunetik konpromisora.

Kaixo bersoxale!

Aste honetan ere osatu dugu ANTXOEN BERTSOA saio kitzikagarri berri bat.

Hasieratik indartsu hasi gara. Habana Ta Punto sekzio zirtolarian Jon Etxezarreta izan dugu protagonista. Bere lana fin fin egin ostean, beste bertsolari bati luzatu dio puntua. Nor ote?

Jarraian, Eitzan Aitzenetik Doneztebe Caro jaunak notizi frexkoak ekarri dizkigu: Martxoan Bertsoaren nondik norakoak, Erniarraitz sariketa…

Gaurko irratsaioan, Zumarragako Amalur elkarteko bertso afaria izan dugu hizpide. Beñat Hach Embarek eta Esteban Orbegozoren aldeko ekimen honetan Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegi izan genituen kantuan. ANTXOEN BERTSOA bertan izan zen saioa grabatzen zuen belarrien gozamenerako, ikuspegi kritikoa indartzeko eta umorea elikatzeko. Gu ere gure arrainontzitik, elkartasunetik konpromisora!

Hurrengo astean kontu eta kantu gehiago! glu glu glu glu…

 

Hurrengo podcasta

ASTO ILUNNO (5) Sorginak...

og. Ots 22 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan