Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kantua bila dublinera joan gara non U2 taldea sortu zen. 1976an izan zen, baina Boy izeneko euren lehenengo grabazioa 1980an gauzatu zuten. Bertan zegoen gaur entzun dugun “iniziazio” kantu ederra, I Will Follow, hain zuzen ere.
Irlandatik irten barik The Chieftains entzun dugu, abeslari gonbidatuekin osatutako Voice of Ages bildumatik: Carolina Rua (Imelda May-rekin), Pretty Little Girl (Caroline Chocolate Drops-ekin), When The Ship Comes In (The Decemberists-ekin) eta Hard Times Come Again No More (Paolo Nutinirekin).
The Byrds taldean egon zen Gene Clark, baina lan asko egin zuen gero. Guk gaur carla Olsonekin batera zuzenean grabatutako kantu bat entzun dugu, Speed of the Sound of Loneliness, John Prine-ren kantu ikaragarria.
Egunotan berriro Iggy Pop-en grabazio batzuk entzun ditugu. Lehenengo Jimi Hendrixen Purple Haze-ren bertsioa. Gero, Sly Stoneren Family Affair, Steve Jones-ekin egindakoa. The Kinks-en You Really Got Me entzun dugu ondoren, Iggyk Glen Matlock eta Brian Jamesekin egina. Azkenik, Jonathan Richmanen Pablo Picasso entzun dugu Iggyren ahotan.
Igor Arzuagaren talde berria dugu Larrepetit, aspaldiko lagunekin osatuta, abenduan bilduma berria kaleratu zuten, Zuhaitz horiek izenekoa, eta guk bi kantu entzun ditugu bertatik: Negua eta Gaua.
Ken Boothe jamaikar abeslari klasikoa berriro estudioan sartu da, eta Inna de Yard CDa da lan horren emaitza. Kantu batzuk entzun ditugu bilduma berri honetatik: Speak Softly Love, African Lady, When I’ll Fall In Love, You Keep Me Hangin On eta Rastaman Chant.
Azkenik, Van Morrisonek 2017an kaleratutako Versatile bigarren diskotik abesti batzuk ere entzun dutugu: Broken Record, I Get a Kick out of You, Unchained Melody eta I Forgot That Love Existed.