Gaurko saioan Gaztetxeetan barna

Gaurko saioan Gaztetxeetan barna izan dira Josu Zabala eta Erlantz ibargurengoitia. Oraindik orain (eta urte luzerako izan dadila), Gaztetxeak bizirik eta indartsu daude gure Bizkaia maitean, eta horren seinale da asteburu honetan izan diren ospakizunak. 2 Gaztetxeren urteurrenak ospatu, eta, zelan ez, ospakuzinak dauden aldiro… bertsolariak behar!
Plentziako Danontzat Gaztetxeak bere V. urteurren jaia ospatu zuen, eta barikuarekin batera, bertso-afaria antolatu; protagonistak: Oihana Bartra eta Jone Uria.
Kapitalean bere izan zen bertso-janik Bilboko Zazpikatu Gaztetxean. 11. urteurrena zela eta, bertso-jaialdi potentea antolatu zuten eta bertan izan ziren kantari Amets Arzallus, Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza eta Igor Elortza.
Eta… horiek guztiak ekarri ditugu gre POTTO saiora
Biba Bertsoa! Gora guek! Aupa Apolo!

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA (69) - 1. BERfonotekaTSOA eta Habana Ta Punto

og. Ots 1 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan