Maryam Fatih Afringo azken erasoei buruz eta Europako antolakundeen asamblada

Kaixo!

Gaurko irratsaioan ez dugu aktualitateko berriak lantzeko denborarik izan, elkarrizketa mamitsu bat eta hainbat kideri eginiko grabaketak emititu ditugu.
Saioa hasteko Maryam Fatih aktibista kurdua eta Newrozko kidearekin aritu gara solasean, berriki Turkiak burutu duen azken eraso inperialista aztertuz, beronen arrazoiak, ematen ari den erantzuna eta internazionalistok egin beharko genukeena aipatuz.
Ondoren, asteburuan Bartzelonan burutu den Europa mailako artikulazio mahai bat izan dugu hizpide. Hain zuzen ere nazioarteko mugimendu eta antolakundeen Munduko Asanblada osatuko da Caracasen eta bertan izango dira mundu osoko mugimendu eta antolakundeetako kideak. Gainerako kontinenteetan jadanik antolatua dagoen mugimendu hau Europako kontinentean antolatzen hasi da. Bertan parte hartu zuten Kurdistan, Iran, Brasil, Italia, Norbegia, Andaluzia eta Herrialde Katalanetako kideekin izan ginen beraien parte hartzearen arrazoiak jakiten eta aurrera eramaten ari diren borroken inguruan galdetzen. Interesgarria oso!

Hurrengo podcasta

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautz irratsaioan

az. Urt 24 , 2018