Podcast: Play in new window | Download
Pentsionistak Martxan eta Babestu senide elkarteak hausnarketarako jardunaldiak antolatu dituzte, “pertsona nagusien mendekotasuna eta zaintzaz” eztabaidatzeko. Mikel Argiñarena, Pentsionistak Martxaneko kideak, gaiaren garrantzia nabarmendu digu. Gai ezberdinak jarriko dituzte mahai gainean, pertsonan nagusien arreta eskubidea, osasuna, osasungintza eta bizitzaren bukaera . Nagusien zaintza langileen ikuspuntutik ere landuko dute eta bukatzeko eredu alternatiboak aztertuko dituzte. Jardunaldiak Hika ateneoan eta La Bolsa auzo etxean izango dira.