Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko Esan Erran irratiko kide den Lur Gil izan dugu gaurkoan eta hainbat berri ekarri dizkigu. Alde batetik, euskara eskakizunik gabeko lanpostua eskaini du Nafar Gobernuak Basaburuko osasun zentroan. Bestetik, zabor bilketa egiten hasi dira Ultzamako Amati basoan. Ultzamako Udalak Esan-Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria diruz lagunduko dituela ere azaldu digu, baina aho batez erabaki gabe. Azkenik, Lantzen ireki duten dendaren berri eman digu. Irratian duten zozketa mundiala ere gogorarazi digu Lurrek amaitzeko.