Podcast: Play in new window | Download
Ingalaterrako Family taldea 1966an sortu eta zazpi urte geroago desagertu zen. Rock, jazz, folk eta soularekin nahaste bikaina lortu zuten, Roger Chapman abeslariaren ahots paregabearekin. Guk gaur urrezko kantu legez No Mule’s Fool aukeratu dugu eta taldearen Good News, Bad News abestia ere entzun dugu.
Arrasateko Governors taldearen abiapuntua 2006an izan zen. Oraintsu kaleratu dute euren seigarren lana, Z.E.R.O. izenburukoa. Eurek dioten moduan, “rock bortitzean melodiazko geltokia” dute aterpe. Azkenengo lan honetatik honako kantu hauek entzun ditugu: Diabolus, 1937, Harro eta Bizhilik.
Jerry Douglas Ipar Ameriketako gitarra jolerik handienetakoa dugu, batez ere metalezko dobro gitarra eta lap steel gitarra jotzen. Country eta blue grass munduan egin du lan gehienbat, baina bere bandarekin orain jazz mundura hurbildu da. Entzun ditugun kantuak: Carehop, Freemantle, Hey Joe eta Hot Country.
Steely Dan bikotearen erdia, Walter Becker gitarra jotzailea irailaren 3an hil zen. Kantu bikain birekin gogoratu dugu euren lana: Reelin’ In the Years eta Rikki Don’t Lose That Number.
Joan Osborne abeslari handiak Songs of Bob Dylan diskoa kaleratu du, minnessotarraren 13 kanturekin. Kasu guztietan bertsio bereziak egin ditu eta guk hauetako lau aukeratu ditugu: Quinn The Skimo, Spanish Harlem Incident, You Ain’t Going Nowhere eta High Water (for Charley Patton).
Steve Earleren azkeneko lana So You Wannabe an Outlaw izenekoa, iragan udaberrian plazaratu zen. Guk orain ekarri dugu kantu batzuk entzuteko: So You Wannabe An Outlaw, Lookin’ For A Woman, Fixin’ To Die, Goodbye Michelangelo, Local Memory, Are You Sure Hank Done It This Way.
https://www.youtube.com/watch?v=N-2QzJzqtK0
https://www.youtube.com/watch?v=ueuasTs4jUI