PIPERPOLIS: Miren Narbaizarekin solasean, bakarkako lana aurkeztu digu MICE

Gaurkoan Miren Narbaiza musikariaren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen bakarkako lanaz mintzatu da. MICEren, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua dugu, 2017ko udazkenean argitaratu du lana nahiz eta bazebilen zuzenekoak ematen bakarka. Berako Atala estudioan grabatu du MICEk diskoa, analogikoan, hirukote formatuan, Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxua, perkusioak…) eta Ilargi Agirrerekin (bateria, perkusioa). Joseba Baleztena bera arduratu da ekoizpen artistikoaz. Bilbon otsailean aurkeztuko ditu Kafe Antzokian kantu berriak.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: David Hoyos ekonomilaria, AHT zulo sakon eta ilunaz

ol. Aza 24 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan