BERBAZ: David Hoyos ekonomilaria, AHT zulo sakon eta ilunaz

Musika osagarri izan ohi dala. Gaur bai, ze kanta ederrak proposatu dizkigun David Hoyos lagunak! Eta nolabait osatu, osotu, sendatu, sendotu egin gaitu musikak. Gaurko gaiari eta istorioari zurrun lotuz gero, iluntxu geratu gintezke eta. Abiadura Handiko Trena, politikariek Eusko Jaurlaritzako batzordean nola jokatu zuten duela urte pare bat, zerk mugitzen duen benetan kontua, diruarekiko, aurrerabidearekiko, gizartean nagusitu den pentsamolde, murritz, akritiko, inkontzientea (beharbada neure inpresio hutsa da)… Adi eta segi pista tipo honi, partaide den EKOPOL (Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politikorako Taldea), eta ekainaren 26an Bilboko Abandoibarran den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan izatekoa den Udako Ikastaroen barneko jardunaldiari! A, eta oso polita ere, David bilbotarraren eta euskararen arteko istoriotxoa, sarreran.

Kantak:

Man in the long black coat (Bob Dylan), Sultans of swing (Javier González, akustikoa).

 

Erreferentziak:

La economía del modelo ferroviario de alta velocidad. El (incierto) futuro de la Y vasca.   UPV/EHU-ren udako ikastaroa, 2017-6-26.

 

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-11-23 - Big Mama Montse - Rosetta Tharpe - face

ol. Aza 24 , 2017
kritikalblues
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan