Podcast: Play in new window | Download
Ekhiñe Eizagirre herrikide eta preso politikoaren itzulerari buruzko berrien zain gauden honetan, presoen inguruko hainbat auzi izango ditugu aipagai aste honetako irratsaioan. Batetik, Ainhoa Baglietto zarauztarra izango dugu gurekin; beste 47 euskal herritarrekin batera epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, abokatu gisa egindako lanagatik. Abokatuekin batera, Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak ere auzipetuta daude -tartean, Eneko Ibarguren azpeitiarra eta Nagore Garcia zumaiarra-, besteak beste, 8 eta 21 urte arteko eskaerekin.
Auzitegi Nazionaleko beste epaiketa batean protesta egiteagatik ere auzipetuak izan ziren hainbat zarauztar, eta azkenaldian jasotako berriak azalduko dizkigu Garazik. Xabier Lopez Peña zenaren inguruko ekitaldi batengatik hasi zen auzia, 2013ko Gazte Danbadan.
Azkenik, Errusiako iraultza boltxebikearen mendeurrena oroitzeko egindako hitzaldi zikloaren berri ekarriko digu Aritzek, eta Paulek beteko du aste honetako kolaboratzaileen txokoa.