Podcast: Play in new window | Download
Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile. Pekatu zen sasoi baten, herriko medikuak jazarria.
Urrutiko intxaurrak zarata hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein bere zereginean.
Belar bat aukeratzekotan, intxusa. Beste hainbat ere aipatu dizkigu saioan zehar: asuna, San Juan belarra, tomilloa, menda, erromeroa, salbia, labanda,… Anita Egusi (Elduaien) ikasi zion, baratze bi komeni: jatekoa eta osatzekoa.
Sonia Lozano izan du irakasle eta Eneko Landaburu (“¡Cúidate, compa!”) aipatzen du argi. Zestoan, Mutrikun, Gilluen aurkituko duzu. Edo zeure herrian, horixe du-eta irakasteko modu gogokoa. Tokian tokikoekin, auzolanean.
Kantak:
Baratze bat (Mikel Urdangarin)
Perretxikotan (Hiru truku)
Erreferentziak:
Garbiñe Larrea Iturralde FaceBook
Eneko Landabururen osasunari buruzko online liburutegia
Eneko Landabururen online liburutegia