SOINUGELA: Fats Domino, Audience, Chris Hillman, Amadou & Mariam

Pasa den urriaren 25ean hil zen New Orleansen Fats Domino kantari handia, 89 urte zituela, ibilbide arrakastatsu baten ondoren. Inork ez zuen disko gehiago saldu 60ko hamarkadan, The Beatles eta Elvis barne hartuta. Guk I’m Ready (1959) aukeratu dugu urrezko kantu legez. Jambalaya ere entzun dugu, baita Ain’t That a Shame ere, azken hau John Lennonek abestua.

1929an, Fats Domino bezala, Sonny Burgess rockabilly kantaria sortu zen Arkansaseko herri batean eta bera ere hil da aurten. Sun estudioetan grabatu zuen kantari basati honek. Guk Red Headed Woman eta We Wanna Boogie entzun ditugu.

Gernikako Audience taldeak bere zortzigarren lana aurkeztu du, Isla izenekoa. Kaki Arkarazogaz grabatu dute La Habanan. Kubako musikari batzuk izan dituzte laguntzaile. Entzun ditugun kantak: Nork jakin zein den zein, This Wild Town, Egun Da Bayamon, El Tres, El Quinto Y El Tumbao, Egunsentia Habanan eta Gernika Ta New York.

Chris Hillman The Byrds eta Flying Burrito Brothers taldeetako partaidea izan zen, Country rock musikari aparta beti. 2005etik The Other Side albuma egin zuenetik grabatu gabe ibili da, Kafe Antzokian aritu zenean ere lan hura aurkeztu zuen. Aurten Tom Pettyren produkzioarekin, Bidin’ my time diskoa kaleratu du eta guk bertatik bost kantu entzun ditugu: Bells of Rhymney, Here She Comes Again, She Don’t Care About Time, Wildflowers eta Such Is The World That We Live In.

Maliko bikote ospetsua izan da gure hurrengo aukera. Akustikoan ibiliak, orain electrofunk da gehienbat euren esparrua. Bofou Safou kantua, bambara hizkuntzan kantatua, alferkeriaren kontrako aldarria da. C’est Chaud, berriz, frantsesez grabatua da, blues kutsuarekin. La confusion kantuak, berriz, Manu Chaoren airea du.

https://www.youtube.com/watch?v=xbfMlk1PwGU

Hurrengo podcasta

NORABIDE BARIK #28 hildakoei omenaldia, halloween, nesken ahotsak eta nobedade batzuk...

az. Aza 1 , 2017