ANTXOEN BERTSOA (59) – BTN17 Zalla eta Zumaiako saioak

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egin dugu beste behin ere. Jakin, antxoa hegalariok txapelketako zurrunbiloan murgilduta jarraituko dugula azken final haundirarte. Gaurkoan, Zalla eta Zumaiako final laurdenak aipatu, aztertu eta entzun ditugu.

Zumaiako kanporaketan nagusitu zen Nerea Ibarzabalekin zuzenean hitz egiteko aukera izan dugu eta saioari buruz naiz txapelketari buruz aritu gara. Esker mila Nerea zure prestutasunagatik!

Habana Ta Punto 2.0 abian da berriz ere! Joseba Salegi urretxuar gaztea izan da protagonista eta hurrengo astean partaide berri bat izango du sekzio popular bezain kitzikagarri honek.

Hurrengo asteazkenean 18:00tatik aurrera askoz bertso eta kontu gehiago fm-ko 98.0n eta http://www.kkinzona.eus atarian.

Aglur glu glu glu glu…

 

Hurrengo podcasta

Reggae Fever: Denboraldi berriko lehen saioa

ol. Urr 13 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan