SOINUGELA: Katalunia, Skatalites, Alice Cooper #PedroEliasIgartua

Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an grabatutakoa entzun dugu. Llach baino gustukoago dugu Peret. Zoritxarrez, Peret hil zen, baina Dusminguetekin egindako El mig amic entzun dugu.

The Skatalites-ek Jamaikako independentziaren 3. urteurrena ospatzeko 1965ean Independent Anniversary Ska grabatu zuten The Beatles-en I Should Have Known Better kantuan oinarrituta. The Skatalitesek Studio One-n grabatutako kantuak kaleratu dira bilduma berri batean. Independence Ska titulupean. Hemendik kantu batzuk entzun ditugu: Guns of Navarone, Christine Keeler, El Pussy Cat Ska, Thell Them Lord, Russian Ska Fever, Marcus Garvey, Jack Ruby’s Bound to Die, Fidel Castro, eta Suavito. Kubako Ignacio Piñeiroren Suavecito kantu bikaina ere entzun dugu.

Gure programaren sintonia Chuck Berryren Promised Land abestia da, cajun batek egindakoa. Gaur Grateful Dead-ek zuzenean grabatutako beste bat ekarri dugu, 1972an San Franciscoko Winterland aretoan Gabon Zaharrean egindakoa. The Specials-ek 1980an Dylan-en Maggie’s Farm grabatu zuten Thatcherren gobernuaren aurkako keinu moduan.

Alice Cooper-ek Paranormal grabaketa berria uda aurretik kaleratu zuen. Kanta batzuetan bere jatorrizko musikariekin kantu batzuk entzun ditugu: Dead Flies, Dynamite Road, Genuine American Girl, You And All Your Friends eta Only Women Bleed. Bukatzeko, Randy Newman-en Dark Matter CD berrian datorren Putin kantu ironikoa entzun dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=HYj6yq4iAUk

 

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 309 - errotik herrira

al. Urr 9 , 2017