SOINUGELA: Bonbereneako ale batzuk, banjo izarrak, Jeff Tweedy eta Hendrix-en eragileak

Udako atsedenalditik bueltatuta, gaurko urrezko kantua Fiachras taldearen Traizio Tradizio izan da. Bide beretik, Bonberenea ekintzak zigilurako eginiko beste grabaketa batzuk entzun ditugu: Donostiako 25th Coming Five taldearen Still pissing, Tolosako Glaukoma rap-reggae taldearen Emaiok, Zarautz-Zumarragako talde instrumentala, Sofa taldearen hiru kanta (Agorregi, Into The Fire, Tope Zatopek), Zea Mays bilbotarren Bonberenean. Balerdi Balerdi ez dira Bonbereneakoak, baina maite ditugu. Galtzen ikasteko metodoa berriro entzun dugu Soinugelan.

Uda aurretik joan zitzaigun Greg Allman handia 2011n Rounder Records-entzat Low Country Blues grabazio ederra eginzuen. Hortik bi kantu aukeratu ditugu: I Believe I’ll Go Back Home eta Just Another Rider.

Frantziako Jean Marie Redon Europako banjo jotzailerik handiena da. Uda honetan berarekin egon ginen eta CD pare bat eskuratu genituen. Entzun ditugu blue grass estiloko kantu hauek: Bluegrass 82, Red Fox, Blues Stay Away From Me, Apache. Kataluniako Lluis Gómez egungo banjo jole handi bat da, bere Nofuentes BBB eta Foggy Mountain entzun ditugu.

Jeff Tweedy-k unplugged CD bat kaleratu zuen udaberrian, Together At Last izenarekin, Wilco taldeagaz egindako kantuak osatzeko. Hiru entzun genituen: Via Chicago, I’m Trying To Break Your Heart eta Sky Blue Sky.

Hiru gitarra jolek eragin handia izan zuten Jimi Hendrix-en bidean. Euren kantu bana entzun dugu: Earl King (Come on), Guitar Slim (The Things That I Used to Do) eta Mickey Baker (Whistle Stop).

https://www.youtube.com/watch?v=spwmeIiRd-8

Hurrengo podcasta

BERBENIR-Sergi II

ol. Ira 22 , 2017