PIPERPOLIS: Virginie Despentes-en King Kong teoria liburuaz solasean

Virginie Despentes idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere. 2006an atera zuen saiakera frantsesez eta hiru argitaraldi izan zituen. Saiakera euskaraz Elkar argitaletxeak atera du Eskafandra bilduman eta Itziar Diaz de Ultzurrunek itzuli du.Saioan bide lagun izan dugu.  King Kong teoria argitaratu zuenerako Virginie Despentes ezaguna zen Frantzian , 1998an argitaratu baitzuen Boise-moi bere lehen eleberria, eta hiltzaile bihurtuko diren bi prostituten istorio hori zinemara eraman zuen lau urteren buruan, Coralie Trinh Thi aktore pornoarekin batera. Polemika bizia piztu zuen filmak, zentzuratua izan zen.

Hurrengo podcasta

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! #155

ol. Eka 23 , 2017