POTTO: Hementxe ikasturte honetako akabuko saioa

Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar!
Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz!
Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera dago, Lemoizko auzo den Andrakan izandako urteroko bertso-afari mundiala (Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal izan ziren kantuan Andrakako Sagardotegian) ere eskaini dugu eta Jon Maiari egindako elkarrizketa (Berriak Jaio Ginen liburuaren kontura) + agenda-proposamena.
Biba potto, biba guek!

hay ke mejorar! urrian elkartuko gaitu bertsoak; bitartean, ondo bizi

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-06-22 - Datozen kontzertuk - Face

ol. Eka 23 , 2017
kritikalblues
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan