Podcast: Play in new window | Download
Fats Domino eta Little Richard-en baimenarekin (eurek New Orleansen grabatu zuten), esan daiteke Rock’n’Rolla Memphis hirian asmatu zutela, 50eko hamarkadan, Sun estudioetan (Elvis, Howlin’ Wolf, Ike Turner, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta enparauak). Hogei urte geroago Memphiseko talde batek, Big Star izenekoak, Rock ‘n’ rolla deseraiki zuen. Gaurko urrezko kantua The Ballad of El Goodo izan da, Alex Chilton eta Chris Bellek egina. Big Star taldeak hiru LP grabatu zituen baina 20 urte pasatu behar izan ziren AEBetako alt.rock taldeek Big Star aldarrikatu arte. Talde honen beste kantu bat entzun dugu, Alex Chitonek kanturik ezagunena: September Gurls.
James Booker (1939-1983) New Orleanseko rhythm’n’blues piano jolerik disdiratsuenetakoa izan zen. Jazz eta klasikoa ere jotzen bazekien. Begibakarra eta gay zen James Booker, 60ko eta 70eko urteetan askotan grabatu zuen. Junkie-a ere izan zen eta kartzelatik igaro zen, Angola presondegitik. Bakarlari moduan grabaketa gutxi egin zituen arren, 1982an Classified izeneko LPa merkaturatu zuen. Iaz berriro kaleratu zuten Classified, aurrez argitaratu gabe geratutako hainbat kanturekin batera. Gaur, disko horretatik zortzi abesti entzun ditugu: Lawdy Miss Clawdy, Papa Was a Rascal, All Around the World, Lonely Avenue, Proffesor Lonhair medley, Hound Dog, All These Things, Classified, The Godfellas, Three Keys eta Amen.
Taj Mahal eta Keb Mo iaz elkartu ziren, 11 abestiz osatutako TajMo izeneko CDa grabatzeko:
http://www.tajblues.com/tajmo-coming-may-5-long-anticipated-collaborative-album-taj-mahal-keb-mo/
Blues eta soul esparruetatik Karibe aldera eta Afrikara hurbildu dira. Urrezko laguntzaileak izan dituzte: Liz Wright, Joe Walsh, Bonnie Raitt, Lee Oskar, askoren artean. Entzun ditugun kantuak hauek izan dira: Don’t Leave Me Here, All Around the World, Oh Sweet Om, That’s Who I Am, Diving Duck Blues, Squeeze Box eta Waiting On the World To Change.