Podcast: Play in new window | Download
Iragan larunbatean zendu zen Gregg Allman handia aipatzen hasi gara gaurkoan, The Allman Brothers Band taldeko abeslari, gitarra jotzaile eta konposatzailea. Bere anaia Duanerekin sortu zuen taldea, eta Duane 1971n hil ondoren, berak hartu zuen taldearen gidaritza. 1973an Brothers and Sisters diskoa kaleratu zuten, taldearen ospetsuena. Bertatik, eta gaurko urrezko kantu moduan Ramblin’ Man aukeratu dugu, Dickey Betts-ek konposatua. Gero, disko beretik, Come and Go Blues eta Wasted Words eta Jessica kantuak entzun ditugu.
Roy Orbison (1936-1988), The Big O goitizenez ezaguna, kantari ikaragarria izan zen. AEBetako herri musikan egon den handienetakoa. Berarentzat abestea arnasa hartzea bezain naturala zen. Hil baino 14 hil lehenago Los Angeleseko Coconut Grove klubean emanaldi berezia eskaini zuen, luxuzko lagunek inguratuta: Tom Waits, Bruce Springsteen, Elvis Costello, James Burton, K.D. Lang, Bonnie Raitt, T-Bone, Burnett eta beste. Guztira 20 musikariko banda osatu zuten. Kontzertua zuri-beltzez filmatu zuten. Aurten 30 urte beteko direnez, kontzertu hura berrargitaratu egin dute CD/DVD batean. Guk hango zenbait kantu ditugu gaurko saiorako: Only the Lonely, Crying, Uptown, The Comedians, Candy Man, Blue Bayou eta Oh, Pretty Woman.
Cohen anaien The Big Lebowski filma ikaragarria izan zen, eurek egindako garrantzitsuenetakoa eta, batez ere, musika aukera erakargarria eskaini zuen, T-Bone Burnett-ek aukeratua. Filmetik entzun ditugun abestiak hauek dira:
- Bob Dylan: The Man in Me (1970)
- Captain Beefheart: Her Eyes Are A Blue Million Miles (1972)
- Elvis Costello: My Mood Swings (1997)
- Nina Simone: I Got It Bad (And That Ain’t Good) (1962)
- Moondog: Stamping Ground (1970)
- Kenny Rogers: Just Dropped In (To See What Condition My Condition Was In) (1967)
- The Gipsy Kings Hotel California (1990)
- Townes Van Zandt: Dead Flowers (1992)