SOINUGELA: Meat Loaf, Guns N’ Roses, African Mixes, Txarango

Gaurko urrezko kantua Meat Loaf-en Bat Out of Hell izan da. New Yorken 2000n zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu. Ondoren, Artists Project Earth elkarteak orain dela lau urte kaleratu zuen Rhythms del Mundo: Africa ezagutu dugu, rock kantuak afrikar musikariekin berriz grabatuta. Doinu hauek entzun ditugu: Viva la Vida (Coldplay), Not Afraid (Eminem), Timshel (Mumford and Sons), Is This Love (Rokia Traore), Under The Bridge (Red Hot Chili Peppers) eta Losing My Religion (REM + Ali Farka Toure Band).

Guns N’ Roses taldea Bilbon izango dugu hilaren 30ean, San Mames barrian eta, gaurko saioaren bigarren zatian, taldearen kanta klasiko batzuk entzun ditugu: Sweet Child O’ Mine, Welcome to the Jungle, Paradise City, November Rain, Knockin’ on Heaven’s Door eta Sympathy for the Devil. Txarango taldearen Resiste y grita eta Som foc kantuak entzun ditugu amaitzeko, azken hau Australiako The Cat Empire taldearekin.

https://www.youtube.com/watch?v=5jd9e6QCuXE

https://www.youtube.com/watch?v=3Mn5MhUAyy4

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Olatz Gonzalez Abrisketa, pelota eskutan

ar. Mai 30 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan