Berbaz: Olatz Gorrotxategi, memoria historikoaren hari luzetik

Gai gogorra, ederra, pizgarria. Memoria historikoaz ari garela, non dira mugak? Noiz hasi da dena? Zein da benetako historia? Zeinek du zer kontatzen? Nola osatu txatalka oihal konplexu hori? Zenbat ñabardura dago zuri eta beltzaren artean?

Nola gertatzen izan da? Zer bizipen eta emozio du bete-betean ukitutako jendeak, bazter hau-hori-hartakoak? Geu bertan izan bagina, zer? Nola eragiten du denborak eta tokiak perspektiban, paradigman, ikusten (eta ikusi ezin) dugun horretan? Gaur bizi dugun “normaltasuna”
kanpotik begiratuko bagenu, zer?

Zer ikasi ahal dugu horretatik? Zer egin dezakegu horrekin guztiarekin gaur bertan hasita, hemen?

Galderaz gainezka geratu gara ordubeteko solasaldiaren ostean. Apurtxu bat ikasi, hainbeste galdera piztu. Eta Olatzen enfokeak (datu latzak aireratu eta aukeratutako istoriotxoak azaldu) asko lagundu digu.

Kantak:

Kordoba (Zura; ilargi handi, zauri zarae)
Eliasen etxea (Ruper Ordorika)

Erreferentziak:

    Plataforma Vasca para la querella contra los crímenes del franquismo
    Lau haizetara gogoan
Todo sobre Servini (Página 12

Hurrengo podcasta

Nekane Zinkunegiz musika ikerketa egin du Jon Aranburuk

og. Mai 25 , 2017