SOINUGELA: Ray Davies eta The Jayhawks, Chris Smither handia

Gaurko gure lehenengo aukeraketa Ray Davies-en Americana izeneko grabaketa berria izan da. Azkeneko harmarkadan egindako kanta berriak dira, The Jayhawks taldekoen laguntzarekin grabatuak. Ingalaterrako rock musikaria da Davies, The Kinks talde mitikoko sortzaile, abeslari, gitarra eta konposatzaile izana da, eta oso ingelesa izan da beti. Berak dioenez, Americana ez da AEBei buruz, ezta izen bereko estiloari buruz egindako diskoa ere, etorkizun hobe baten itxaropena eta ametsa autobide handi batetik dabilen bitartean sortua baizik. Hamabost kanta berri daude disko honetan, eta guk heren bat entzun dugu:  Americana, The Deal, Rock ‘N’ Roll Cowboys, The Invaders eta I’ve Heard That Beat Before.

Bestalde, iragan astean, Donostian eta Bilbon jardun zuen estreinakoz AEBetako Chris Smither kantari-kantugilea. Gitarra jole fina dugu Smither, bere kantak folk eta blues musiketan eta amerikar olerkari eta filosofoen letretan oinarritu dituena. Haren diskografia ia osoa erabili dugu gaurko saioan: Love you like a man (1970), kantu beraren Bonnie Raitt-en bertsioa ere entzun dugu ondoren, Have You Seen My Baby (1970), Friend of The Devil, (1971 – The Grateful Dead), It Ain’t Easy (1984), Maybelline (1984 – Chuck Berry), Sittin’ on Top of The World (1984 – Missisippi Sheiks), Statesboro Bues (1991 – Blind Willie McTell), Memphis In The Meantime (1993 – John Hiatt), Killin The Blues (1993 – Rolly Sally), Rock’ n’ Roll Doctor (1992 – Lowell George), Link Of Chain (1995), Hold On (1996), Small Revelations (1996), No Love Today (1999), The Devil’s Real (2000).

https://www.youtube.com/watch?v=SXVoOgwiYc8

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: "Bank Robbers", Dr. Mahas Miracle tonic taldearen lan berria

ig. Mai 21 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan