Podcast: Play in new window | Download
Genero beltzaren estiloko lan ugari plazaratu ondoren, Iñaki Irasizabalek beste ildo narratibo bati heldu dio. Politika zikina nobelan, alderdi politiko baten barruko borrokak eta estrategia-jokoak irudikatu ditu. Horretaz hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek Irasizabalekin berarekin. Horrez gain, Ainara Gurrutxagarekin ere egon dira. Dejabu panpin laborategiko kidea da Gurrutxaga, eta Arrastoak antzezlana paperera ekarri izanaz hitz egin dute harekin. Bataren zein bestearen hitzak gurera ekartzeko, Danele Sarriugarte batu da Zebrabidera.