Podcast: Play in new window | Download
Larunbatean, Euskal Herriaren trantsizio feminista izan zuten hizpide Emakume Abertzaleen zazpigarren Topaketa Feministetan. Ia 600 lagun elkartu ziren Berriozarren: mugimenduaren barruko kontraesanez eta erabaki politikoetan eragiteko estrategiez hausnartu zuten. Egunak eman zuenaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu.